GARAPENA – gobernantza – TRANSMISIOA

Proiektuak

Aretlan
Aretlan

LARRETIK

Erakundearen sozializazioa eta barne antolaketa prozesua.
2024-2025

2024 eta 2025 artean Larretikekin lan egin genuen. Larretik ekoizleek eta Pirinioetako 1. sektorearekin lotutako pertsonek sortutako elkartea da, 1. sektorea bultzatzeko eta tokian tokiko ekoizpena eta Pirinioetako km 0 kontsumoa sustatzeko helburuarekin. Guk elkartea sektore eta lurralde mailan sozializatzen eta aurkezten (2024) eta barne antolaketa prozesu bat osatzen (2025) lagundu genuen. Bigarren honetan, elkarteari Jarduketa Plana, plangintza estrategikoa eta funtzionamendurako barne araudiak eratzen lagundu genien.
Proiektu honetan laguntza juridikoan ARANKOA Zerbitzuakekin lan egin genuen.

AEZKOA. LURRA, ONDAREA ETA HISTORIA.

Aezkoako Herri-lurra balioan jartzea, transmititzea eta ezagutzea.
2024

2024ko udan, Aezkoako Batzar Nagusiak bultzatutako proiektu bat gauzatu genuen, herri-lurrak balioan jartzeko eta transmititzeko helburuarekin. Proiektu honetan, hainbat transektu edo deriba egin ziren lurraldean zehar. Irteera horiek tokiko adituen laguntzarekin egin ziren eta herritarrei zuzenduta zeuden. Osotara hiru transketu egin ziren, non bakoitzak ikuspegi ezberdin bat izan zuen. Lehendabizikoa, mendien gobernantzara eta berreskuratzera bideratu zen; bigarrena, turismora eta herri-lurren erabilera ludikora; eta hirugarrena, 1. sektorera eta herri-lurren abeltzaintzako erabilpenera.

ERROIBAR

Tokiko partaidetza Estrategia.
2025

2025ean, Erroibarren Tokiko partaidetza Estrategia sortzeko prozesua egin genuen. Prozesuan haraneko teknikariekin, herritarrekin eta politikarekin lan egin genuen, ibarraren garapenerako lehen fasean ezarritako ardatz estrategikoen baitan. Diagnosia eta proiektua landu ziren, eta, prozesuaren emaitza gisa, hamar urterako bailara garatzeko Jarduketa Plana egin zen.
Proiektu honetan ikusizko komunikazioarekin AIDOUAk lagundu zigun.
2022an antzeko prozesu bat egin genuen Aezkoan eta 2023an Longida Ibarrean.

NAFARROAKO ENPLEGU ZERBITZUA ETA CENIFER

Energia Komunitateei buruzko Formakuntza.
2024 -2026

Azken urteotan, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak eta CENIFERek sustatutako energia komunitateak sortzeko eta dinamizatzeko formakuntzaren urteroko edizioak egiten ari gara.
Prestakuntzak energia komunitateak sortzeko eta abian jartzeko beharrezkoak diren gaiei buruzko edukiak biltzen ditu, hala nola: komunitate-ikuspegia, herritarren parte-hartzea, lurralde-dimentsioa, esparru juridikoa eta legegilea, energia berriztagarriak, merkatu elektrikoa, autokontsumo kolektiboa, negozio-plana, finantzaketa, etab.
 Formakuntza hauek ARANKOA Zerbitzuakekin, KISARekin eta ARTEANekin batera egiten ditugu.

UDALBILTZA

Mugaz gaindiko 2. mailako Energia Komunitate baten sorkuntza eta abiaraztea.
2024-2026

2024az geroztik Udalbiltzak abiatutako Euskal Herriko Energia Komunitateei zuzendutako prozesu batean lanean ari gara, 2. mailako forma juridiko bat sortzeko helburuarekin, aipatutako EKei estaldura ematea eta proiektu kolektiboak sortzea ahalbidetuko duena. Aukeratutako forma juridikoa Mugaz gaindiko Kooperatiba bat da, aldi berean Energia Komunitatea izanen dena. 2026an zehar, berau eratzeko eta martxan jartzeko lan eginen dugu.
Proiektu honetan arlo juridikoan ARANKOA Zerbitzuakekin ari gara lanean.

CEDERNA GARALUR

Landa Adimena; irakasten eta laguntzen duten.

Cederna Garalurrek 2024an abiatutako proiektua, landa adimena balioan jarriko zuten prozesuak eratzeko helburuarekin. Proiektu honetan Zangoza eskualdeko gazteekin lan egin genuen; gazte hauek lurraldearekiko nortasun kolektiboak identifikatu eta garatu zitzaten. Proiektua amaitzeko egindako lanetik sortutako irudi edo “marka” sorta bat egin zen.
Proiektua honetan ikusizko komunikazioa AIDOUAren laguntzarekin garatu genuen.

GARESKO UDALA

Garesko haurren jolastokia birdiseinatzea.
2025

2025eko udaberrian eta udan, Garesko herritarrekin batera lan egin genuen Udalak bultzatutako proiektu baten bitartez. San Pedro parkea birgaitu behar zen eta kontuan hartuta, Garesko perke historikoa dela eta herritarrek harekin lotura handia dutela, parkearen diseinu berria modu parte-hartzailean egiteko prozesua sortzea erabaki genuen. Parkeari lotutako hainbat biztanle sektorerekin egin zen lan: herriko txikiak, laguntzaile helduak, gazteak eta, oro har, herritarrak. Proiektuaren emaitza Memoria Tekniko Baloratu bat izan zen, herritarren parte-hartzearen emaitzetatik abiatu zena.
Kasu honetan, hirigintza arloan Ana Huarte Gaztelu arkitektoarekin lan egin genuen, eta ikusizko komunikazioan AIDOUArekin.

BURLATAKO UDALA

Nogalera 25 Proiektua
2024

2024an zehar Burlatako Udalak bultzatutako NOGALERA 25 proiektuan lan egin genuen. Epe motzera garatu beharreko jarduera batzuek osatu zuten proiektua, Burlatan klima aldaketak sortzen dituen ibai arazoak xehetasunez ezagutzea batetik; eta bestetik, herritik igarotzean Arga ibaiaren funtzionamendu hidraulikoa optimizatzeko beharrari erantzuteko, eredu seguruago eta ingurumenarekiko orekatuago baterako aldaketa ahalbidetzea. Bigarren honek, egungo babesak (mota) birkokatzea eskatzen du.
ARTELANen herritarrak informatzeko eta sentsibilizatzeko lanari laguntzen diogu.
Kasu honetan, ingurumen jasangarritasun arloan TRILUMAKekin batera lan egin genuen.

AURIZKO UDALA

Aurizko herritar gazteei gobernantza eta praktika kolektiboak transmititzea
2022

2022an, Aurizko Udalak, herriaren gobernantza eta kolektibitateari dagokionez belaunaldien arteko transmisio faltagatik kezkatuta, herriko gazteei zuzendutako proiektu bat bultzatzea erabaki zuen, non gazteria herriko bizitza publikoan eta politikoan inplikatzeko lan egin genuen. Horretarako, Herritarren Parte-hartze eta Garapen Komunitarioaren metodologiaren bitartez, hiru arlotan lan egin genuen:
Auritzen tradizionalki eman diren antolaketa-kolektibo formak gazteei transmititzea.
Udalaren eta gazteen artean lan moduak eta koordinazioa osatzea.
Aurizko gazteek herriarekiko dituzten beharretatik eta proposamenetatik abiatutako Ekintza Plana idaztea.

Sektoreak
Aretlan

Proiektuen zerrenda

Gizarte hirigintza eta espazio publikoen kudeaketa

Hirigintza eta espazio publikoen kudeaketa gobernantza birpentsatzeko eta komunitateen beharrei erantzuteko aukera gisa ulertzen dugu. Horregatik, erakundeekin eta herritarrekin lankidetzan egindako prozesuak egiten ditugu.

  • San Pedro haurren jolastokia birdiseinatzeko prozesu parte-hartzailea – Garesko Udala – 2025

  • Uharteko Virgen Blanca IPko jolastokia birpentsatzeko prozesu parte-hartzailea – Huarte. Virgen Blanca IPko Guraso Elkartea – 2022-

  • Lizoainibar – Arriasgoiti ibarrerako udal lursailean etxebizitzak eraikitzeko diagnostiko parte-hartzailea – Lizoainibar – Arriasgoitiko Udala – 2021

Landa garapena, lehen sektorea eta tokiko produktuak.

Tokiko garapena eta, bereziki, landa garapena dira ARTELANen eragiletako eta izateko arrazoietako bat. Hainbat prozesu mota bultzatzen eta laguntzen ditugu, betiere komunitate garapenaren ikuspegitik, eta komunitateetan eta lurraldeetan dauden egitura, eragile eta sektoreetatik abiatuta eraiki nahian.

  • Plan Estrategikoa eta Barne Protokoloa osatzeko laguntza prozesua – Larretik Elkartea – 2025

  • Erroibarko Tokiko Estrategia parte-hartzailea – Erroibarko Udala -2025 –

  • Zuzendaritzako langileekin Nafarroako landa garapenari buruzko hausnarketa prozesua dinamizatzea eta horretarako laguntza teknikoa ematea -Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusia, Nafarroako Gobernua – 2024-

  • Aurkezpen prozesurako eta parte-hartzea sustatzeko laguntza teknikoa – Larretik Elkartea – 2024

  • Diagnostiko parte-hartzailea eta Ekintza Plana, Longida ibarreko Tokiko Garapenaren Estrategia – Longida Ibarreko Udala – 2023

  • Aezkoa 2030 Estrategia Parte-hartzailearen lanketa -Zein da nahi dugun Aezkoa?- Aezkoa Bailarako Batzarra – 2022-

  • Pirinioetako Garapen Taldearen lan jardunaldia: Proiektu Estrategikoak, Cederna eta Gu Pirinioa -2022-

Jasangarritasuna eta ingurumena

Iraunkortasunari eta ingurumena zaintzeari buruzko partaidetza prozesuak eta dinamizazio- eta sentsibilizazio-proiektuak tokiko edo eskualdeko proiektuetan.

  • KEJEP eta Izarbeibar – Novenerako Energia Komunitateen esparruan egin beharreko jarduerak sortzeko prozesu parte-hartzailea – Nasuvinsa 2025

  • Burlatako hiri birnaturalizazio eta uholdeen kontrolerako proiektuaren parte-hartzea eta sentsibilizazioa: LA INTXAUSTIA 2025 – Burlatako Udala 2025

  • Nafarroako udalen arteko klimaren eta energiaren aldeko itunaren II. Jardunaldiaren Dinamizazioa – Nasuvinsa- 2024

  • Ezagutu sareko barne jardunaldiaren lan mahaien dinamizazioa – Nasuvinsa- 2023

Gazteria eta bestelako biztanleria taldeak

Gazteekin egiten diren prozesuak, gazteen denboretatik, kezketatik eta ahalmenetatik abiatuta. Prozesu horietan, gainera, komunitatearen eta helduen jakintzak uztartzen ditugu eta, hala, belaunaldien arteko transmisioan eragiten dugu.

  • Egituratze eta planifikazio proiektua gazteek Erroibarren parte-hartze publikoa izan dezaten – Erroibarko Udala – 2024

  • Parte-hartze prozesua Erroibarko gazteekin – Erroibarko Udala – 2023

  • Aurizko herritar gazteei gobernantza eta praktika kolektiboak transmititzea – Aurizko Udala – 2022-

Gobernantza tradizionala, praktika kolektiboak eta ondare immateriala

ARTELANen sektore nagusia da, gure lana eta egiten duguna ulertzeko dugun modua inspiratu, elikatu eta egiten duguna zeharka ulertzea ahalbidetzen baitu.

  • Euskal Herriko Herri-lurren I. Topaketako ideien laborategia dinamizatzea – EHU – 2025

  • Sormen tailerrak, tokiko artistek gidatuta, Cederna Garulurrek 2025ean egindako lankidetza proiektuaren baitan landa errealitateei buruz: “Landa-adimena: irakasten eta laguntzen duten lurraldeak” 2025

  • Aezkoa bailarako herri-lurra balioan jartzeko, eskualdatzeko eta ezagutzeko laguntza teknikoa – Aezkoa Bailarako Batzarra – 2024

  • «Herri-lurrak: alternatiba jasangarri bat» jardunaldiak antolatzeko eta kudeatzeko dinamizazioa eta laguntza teknikoa – Proiektu Estrategikoen Plangintza eta garapenerako Zerbitzua, NG -2023

  • Komunikazio eta Berrikuntza jardunaldien dinamizazioa -Irati Irratia – 2023

  • Arruazuko herri-lurren berreskurapenaren inguruko premien diagnostiko parte-hartzailea eta jarduteko oinarriak ezartzea – ICCA Consortium – 2021

Bestelakoak

Askotariko sektore eta esparruetan egiten dugu lan, betiere garapen komunitarioa oinarri hartuta eta hainbat tresna aplikatuta, hala nola herritarren parte-hartzea edo ikerketa soziala.

  • Aurrekontu parte-hartzaileak
    Aurrekontu parte-hartzaileak egituratzeko eta dinamizatzeko prozesu parte-hartzailea. – Huarte – Uharte- 2021

  • Osasun komunitarioa
    Nafarroako osasun sistema publikoa gizatiartzeko estrategiaren ebaluazio parte-hartzailea – Nafarroako Osasun Sistema Publikoa Gizatiartzeko Estrategiaren Aholku Batzorde Teknikoa – 2022-

Trantsizio energetikoa

Gure sektore garrantzitsuenetako bat da, bereziki, prozesu parte-hartzaileen bitartez Energia Komunitate komunitarioak sortzeagatik. Hauek, ezagutzak, egiteko moduak, baliabide naturalen kudeaketa tradizionala eta gobernantza propioa oinarri hartuta garatzen diren Energia Komunitateak dira, denbora joan ahala iraunkorrak izatea ahalbidetuz.

  • Legeari dagokionez, prozesuan eta kudeaketan EHNERGIA mugaz gaindiko Energia Komunitatea kooperatibaren sorkuntzan laguntzea – Udalbiltza – 2025.

  • KEB Nafarroa taldearen laguntza teknikoa, aholkularitza eta kontsulten arreta – Nasuvinsa – 2024

  • Tafallan Energia Komunitatea sortzeko Prozesu Parte-hartzailea- Tafallako Udala – 2025

  • Irunberrin eta Erromantzatuan Energia Komunitatea sortzeko Prozesu Parte-hartzailea- Irunberriko eta Erromantzatuko Udala- 2025

  • Lekarozen Energia Komunitatea sortzeko Prozesu Parte-hartzailea- Baztango Udala – 2025

  • Burlatan Energia Komunitatea sortzeko Prozesu Parte-hartzailea- Burlatako Udala – 2025

  • Zizur Nagusian Energia Komunitatea sortzeko Prozesu Parte-hartzailea- Zizur Nagusiko Udala – 2025

  • Lodosan Energia Komunitatea sortzeko Prozesu Parte-hartzailea- Lodosako Udala – 2025

  • Aizoainen Energia Komunitatea sortzeko Prozesu Parte-hartzailea- Aizoaingo Udala – 2025

  • Bigarren mailako erakunde juridikoa sortzeko prozesu parte-hartzailea, Energia Komunitateak Euskal Herrian – Udalbiltza – 2024

  • Nafarroako Komunitatea Eraldatzeko Bulegoko (KEB) langileak gaitzea, Komunitate Energetikoak sustatzeko eta dinamizatzeko – Nasuvinsa -2024

  • WORK SHOP Gazteek energia komunitateetan parte-hartu dezaten bultzatzeko formakuntza, Energia Komunitateen Europako III. Kongresua. – Trantsizio Energetikoko Zerbitzua – Nafarroako Gobernua -2024

  • Euskal Herriko Energia Komunitateen arteko elkarlanerako oinarriak, beharren identifikazioa eta ibilbide-orria ezartzeko tailer parte-hartzailea – Udalbiltza – 2024

  • Amaiurren Energia Komunitatea sortzeko Prozesu Parte-hartzailea- Baztango Udala – 2024

  • Artaxoan Energia Komunitatea sortzeko Prozesu Parte-hartzailea- Artaxoako Udala – 2024

  • Ziritzan Energia Komunitatea sortzeko Prozesu Parte-hartzailea- Ziritzako Udala – 2024

  • Lesakan Energia Komunitatea sortzeko Prozesu Parte-hartzailea- Lesakako Udala – 2024

  • Lukinen eta Urbiolan Energia Komunitatea sortzeko Prozesu Parte-hartzailea- Lukingo Udala eta Urbiolako Udalbatza- 2024

  • Elon Energia Komunitatea sortzeko Prozesu Parte-hartzailea- Eloko Udala – 2024

  • Orotz-Betelun Energia Komunitatea sortzeko Prozesu Parte-hartzailea- Orotz-Beteluko Udala – 2024

  • Untzuen Energia Komunitatea sortzeko Prozesu Parte-hartzailea- Untzueko Udala – 2024

  • Energia Gida, Udalbiltza, Parte hartze prozesuak komunitate energetikoetan – 2023 –

  • IDAEko administrazioaren irekiera astean Energia Komunitateei buruzko jardunaldia/tailerra. Herritarrak trantsizio energetikoaren protagonistak, osatu zure Energia Komunitate propioa – IDAE – MITECO – 2023

  • Nafarroako Energia Komunitateen beharrak kontrastatzeko eta lan komunerako oinarriak ezartzeko tailer parte-hartzailea – Nafarroa – Trantsizio Energetikorako Zerbitzua – 2023

  • Work Shoparen dinamizazioa; picenadefinitzeko dinamika. 2. Energia Komunitateen Europako Kongresua. -Trantsizio Energetikoko Zerbitzua – Nafarroako Gobernua – 2023

  • Arangurenen Energia Komunitatea sortzeko Prozesu Parte-hartzailea- Arangurengo Udala – 2023

  • Mutiloabeitiko Poligonoan Energia Komunitate Indurstiala sortzeko Prozesu Parte-hartzailea- Arangurengo Udala – 2023

  • Barbarinen Energia Komunitatea sortzeko Prozesu Parte-hartzailea- Barbaringo Udala- 2023

  • Aurizperrin Energia Komunitatea sortzeko Prozesu Parte-hartzailea- Aurizperriko Kontzejua – 2023

  • Larraian Energia Komunitatea sortzeko Prozesu Parte-hartzailea- Larraiako Kontzejua – 2023

  • Lizarrako Lizarra auzoan Energia Komunitatea sortzeko Prozesu Parte-hartzailea- Lizarrako Udala – 2023

  • Sartagudan Energia Komunitatea sortzeko Prozesu Parte-hartzailea- Sartagudako Udala – 2023

  • Iruñeko Udalak sustatutako Energia Komunitateen sorreran eragileak mobilizatzeko azterketa eta estrategiak. 2022

  • Partaidetza tailerra, EK herrikoien energiaren eta beharren definizioaren alorren arteko lankidetza ildoak bilatzeko. STE-NASUVINSA – 2022

  • Ziraukin Energia Komunitatea sortzeko Prozesu Parte-hartzailea- Ziraukiko Udala – 2022

  • Lizarrako Arieta auzoan Energia Komunitatea sortzeko Prozesu Parte-hartzailea- Lizarrako Udala – 2022

  • Obanosen Energia Komunitatea sortzeko Prozesu Parte-hartzailea- Obanosko Udala – 2022

  • Erronkarin Energia Komunitatea sortzeko Prozesu Parte-hartzailea- Erronkariko Udala – 2022

  • Orbaizetan Energia Komunitatea sortzeko Prozesu Parte-hartzailea- Orbaizetako Udala – 2022

  • Azkaraten Energia Komunitatea sortzeko Prozesu Parte-hartzailea- Azkarateko Kontzejua – 2022

  • Abaurregainan Energia Komunitatea sortzeko Prozesu Parte-hartzailea- Abaurregainako Udala – 2022

  • Nafarroa Arenan Energia Komunitatea sortzeko Prozesu Parte-hartzailea- Nafarroako Gobernuko Trantsizio Energetikorako Zerbitzua – 2022

  • Jasangarritasun Mahairako Parte-hartzearen eta Sareko Lanaren arloko Laguntza- Nafarroako Industria Fundazioa – 2022

  • Garraldan Energia Komunitatea sortzeko Prozesu Parte-hartzailea- Garraldako Udala – 2021

  • Urrotzen Energia Komunitatea sortzeko Prozesu Parte-hartzailea- Urrozko Udala – 2021

  • Garesen Energia Komunitatea sortzeko Prozesu Parte-hartzailea- Garesko Udala – 2021